XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu berri bat bertsularitzaz

Fermin Mihura, Laka et Daniel Landart

BURUILAREN 25ean, Baionako Moderne Trinketean, Bertsularien lagunak elkarteak aurkeztu du atera berri duten Bertsularien artea bertsularitza zer den jakiteko liburua.

Fermin Mihura, elkartearen lehendakariak irakurri du liburua, aurkibidean aurkitzen diren atal nagusiak aipatuz.

Ohartarazten zaukun liburu hau zinez egokitua dela bertsularitzaz, gehixago jakin nahi luketen iparraldeko euskaldunak irakurtzeko.

Eta zendako ez bertsulari gazteen eta berrien lotuarazteko.

Azpimarratu behar da Jean-Pierre Mendiburu eta Daniel Landart-en liburuak agertuz geroz, Iparraldean ez dela bertsularitzaz besterik agertu geroztik!

Okasionea balia, Koldo Tapia mintzatu da berriz Donostia Zaharrean den dokumentu zentroaz, 18 urte hunetan sortua.

Hunek biltzen ditu bertsolarien materiala guzia ala nola liburu, egunkarietan agertu artikuluak, bertsu saioak, bertsu paperak, argazki... eta abar.

Azkenik, Jean-Louis Laka-k erran dauku zer nolako egitaraua xutik ezarria duten: hauxe da, urritik aurrean, Karlos Aizpurua gaztea kostaldean eta Ernest Alkhat barnekaldean, bertsularitza erakasten aritzeko direla bai ikastola, bai gela elebidunetan, bertsu eskolak kurri arazteko.

Urtarrilatik goiti, elkarteak xedea luke Euskal Haziakeko euskaldun erakasletan ere sar dadin bertsularitza. Helburua da ikasle hoberenak trebeatzea kurtso orenetarik kanpo.

Bertsularien artea - bersularitza zer den jakiteko Iparraldeko liburutegietan salgai 60 liberetan.